Miguel Bilbao Beti Cross Zornotzan
Miguel Bilbao, urtero Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria Zelaietan ospatzen den Kros Zornotzako sortzailea da. Aurten, krosak hirurogeita lau urte beteko ditu. Hasierako urteetan, kros umila izan zen. Berak lortu zuen, 1979an, mundu mailako atletak lehiatzen ikustea, nazioarteko proba bihurtuz. Baita 1993an, herria Munduko Kros Txapelketako egoitza izatea. Bere esfortzuei esker, udalak pribatuak ziren zelaiak erosi zituen, hauek kroseko ibilbide egokia duen parke batean bihurtuz. Gaur egun, Miguelek diseinatutako zirkuitu permanentea munduko hoberenetako bat da. Munduko txapelketaz gain, hainbat gehiago ospatu dira: 1993an, Espainiakoa, 1994an, gizonezko Club-en arteko Europako Kopa eta Euskadiko eta Bizkaiko ugari. 2008an, Kirolaren Goi Kontseiluak, Zornotzako Krosaren Real Orden del Mérito Deportivo delakora sarrera erabaki zuen, Zilarrezko Plaka mailan. Miguelek, urte bereko maiatzean Madrilen saria jaso zuen. Benetan ezagutzen genuenok, estakak finkatzen, kurbak diseinatzen eta zirkuitua nola hobetu ahal zen pentsatzen gogoratuko dugu. Gainera, Club Deportivo Zornotzako sortzailea izan zen. Bere garaietan, 80. hamarkada amaieran eta 90eko hasieran, emakumezkoek arrakasta handia izan zuten pistan: 1989an, junior mailako Espainiako txapeldunak izan ziren eta lau urtez ohorezko mailetan lehiatu zuten, bi denboralditan, Club-en arteko Espainiako txapelketan laugarren postua lortuz. Maite Zúñiga, Amelia Lorza, Cristina Castro, Estibaliz Urrutia edo Amaia Piedra, besteak beste, izan ziren C.D. Zornotzako atletak. Nazioartekoak izateaz gain, Maite Zúñiga eta Cristina Castro, olinpiarrak ere izan ziren. Baita gizonezko kros talde bat ere, non Martín Fiz eta Diego Garcíaren mailako atletek parte hartu zuten, besteak beste.
Club Deportivo Zornotza
@crosszornotza facebook.com/crosszornotza