CROSS ZORNOTZA

Zornotzako Krosa urtero Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria Zelaietan ospatzen den atletismoko lehiaketa bat da, kroseko espezialitatean. Datorren urtarrilaren 6an, 65. edizioa egingo da, 1979tik nazioartekoa izanik.

 

Gaur egun, Europako Atletismo Federakuntzako (European Athletics) egutegi barnean dago. Beraz, Europa mailan ospatzen diren proba garrantzitsuenetako bat da.

EGIN KLIK HEMEN CROSS ZORNOTZAKO WEB ORRIALDERA JOATEKO
www.fotorunners.es

Gainera, Cross Zornotza ANOC-en (Asociación Nacional de Organizadores de Cross)

partaide da. Honek, Espainian egiten diren krosik hoberenak biltzen ditu. Bere web orrialdea (anos.es), kros zaleentzako erreferenta bat da. Bertan, Zornotzako Kroseko informazio ugari dago.

 

Mundu mailako hoberenak izaten dira Jauregibarria Zelaietan (Europa eta munduko txapeldunak eta olinpiar txapeldunak). Munduko edo/eta olinpiar txapeldunek parte hartu dute Amorebieta-Etxanon.

 

Urtero bertako atletek ere parte hartzen dute eta maila guztientzako probak antolatzen dira (alebin mailatik, senior mailara arte).

 

Azken sei urteetan, herri lasterketa bat ere antolatzen da, edonork parte hartzeko aukera izan dezan.

CLUB DEPORTIVO ZORNOTZA
@crosszornotza facebook.com/crosszornotza