Arautegia
Cross Zornotza Herri Lasterketa

65 Cross Internacional Zornotza

1. Lehiaketa 2019ko urtarrilaren 6an (igandea) izango da Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako zelaietan eta bertan Cross-Country delakoaren bederatzi lasterketa egingo dira ondoko maila banaketari eta ordutegiari jarraituz:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2. Nahi duten atleta guztiek hartu dezakete parte (maila paralinpikoan izan ezik) baldin eta lehen aipatutako mailetan badaude eta Federazioek emandako lizentzia badaukate.

 

3. Izenemateak kadete, jubenil, junior eta maila absolutuan Espainiako Atletismo Federazioaren extranetean egingo dira eta alebin eta infantil mailetan cdzornotza.eus web orrialdean urtarrilaren 2ko 24:00ak baino lehen (lehiaketaren egunean ez dira inskripziorik onartuko). Izenemate guztietan datu hauek adierazi beharko dira: IZEN, BI ABIZEN, JAIOTZE URTEA, MAILA, CLUB edo IKASTETXEA, FEDERAZIOA eta BAIMEN ZENBAKIA.

Maila paralinpikoan Kirol Egokituaren Federazioaren ordezkariek egingo dute inskripzioa.

 

4. Dortsalak lehiaketaren eguneen emango dira zirkuitoko sarreran.

 

5. Dei ganbaratik pasatzen ezinbesteko izango da atleta guztientzat ezagutzera emango diren ordutegietan.

 

6. Buelta galtzen dute atletek DERRIGORREZ utzi beharko dute lasterketa.

 

7. Erreklamazioak lehenbailehen Epaile Nagusiari aurkeztu behar zaizkio, emaitzak publiko egin ondoren 30 (hogeita hamar) minutu pasa baino lehen.

 

8. C.D. ZORNOTZAK ez du erantzunkizunik hartzen atletek lehiaketan zehar edo lehiaketaren ondorioz jasan dezaketen kalte fisiko edo moralei dagokionez.

 

9. Arautegi honetan ez aurreikusitakoa Antolatzaile Batzordeak erabakiko du RFEAko eta IAAFeko arautegiei jarraituz.

 

10. 65. NAZIOARTEKO ZORNOTZAKO CROSS-ean parte hartzeak arautegi honen onarpena suposatzen du.

 

 

Amorebieta-Etxanon, 2018ko abendua

Herri Lasterketa 2018

1. Lasterketa 2019ko urtarrilaren 6an (igandea) izango da Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako zelaietan eguerdiko hamabiak hamar gutxiagotan bere distantzia 4.700 m.-koa izango delarik.

 

2. 2002. edo aurreragoko urteetan jaiotako edozeinek parte hartu dezake.

 

3. Izenemateak cdzornotza.eus web orrialdean egingo dira urtarrilaren 2ko 24:00-ak arte. Gehienez hirureun (300) pertsonek parte hartu ahal izango dute. Inskripzioaren kostua (gastuak ordaintzeko) BOST EUROKOA (5€) izango da eta Bilbao Bizkaia Kutxaren 2095 0023 58 2023010424 kontuan sartu beharko da. Lasterketaren egunean ez dira inskripziorik onartuko.

 

4. Dortsalak lehiaketaren egunean emango dira zirkuitoko sarreran diru sarrera egin izanaren agiria aurkeztu ondoren.

 

5. C.D. ZORNOTZAK ez du erantzunkizunik hartzen atletek lehiaketan zehar edo lehiaketaren ondorioz jasan dezaketen kalte fisiko edo moralei dagokionez.

 

6. Arautegi honetan ez aurreikusitakoa Antolatzaile Batzordeak erabakiko du RFEAko eta IAAFeko arautegiei jarraituz.

 

7. 65. NAZIOARTEKO ZORNOTZAKO CROSS-aren herri lasterketan parte hartzeak arautegi honen onarpena suposatzen du.

 

 

Amorebieta-Etxanon, 2018ko abendua

JAITSI ARAUTEGIAK

Cross Zornotza Herri Lasterketa

Egin klik miniaturetan arautegia jaisteko.

CLUB DEPORTIVO ZORNOTZA
@crosszornotza facebook.com/crosszornotza